...ari du...
Elsie Russell. "Dance dans le vent" Ortzian jazotzen diren gertakizunen berri emateko euskarak galdu behar ez genukeen aditz jator bat erabiltzen du euskalki guztietan, bizkaieraz izan ezik: ari du . Euskalkien arabera baditu zenbait aldaera: "ai do", "ai dü"... Badirudi ari du ren gainean badugula izaki bat edo natura bera ostagiak gobernatzen dituena. Adibidez, honako esapide ezinago eder hauek jaso ditugu: Mardul ari du. (Euria). Mujika Josefa Martina . Neronek or-emen entzunak. Lodi ari du: ebi (euri) zarra da .... Oñatibia Manuel . Bible Saindua. (Duvoisin). 1859. Ebiya bizitzen ari du .... Mujika Josefa Martina . Neronek or-emen entzunak. Gexala ari du ... Ebi maxkala . (Ebi indar gutxikoa). Mujika Josefa Martina . Neronek or-emen entzunak. Euri txe au da okerrena... Ezerez bezela ari du , ta sartzen da gorputzean zañetaraño.... Soroa Marcelino . EUSKAL ERRIA (revista), 1881. Aunitz ari du euria . Altzo...
Iruzkinak
Guk lanbro deitu izan diogu Amezketa aldean. Gero, fraile lagunekin eta, langarra entzuten genuen sarri. Azpeiti eta Errezil aldekoek 'iparra' ere deitzen zioten, bai lanbro-lainoari eta baita bisutsa moduko ttanttantxo ttiki horri ere. Niri asko gustatu zitzaidana, Azkuek Lekeitiotik bildutako 'euri-zirin' hori. Eta, azken urteotan neureganatu dudana, hemen Oñati-Arantzazu aldeotan erabiltzen duten 'gizi' edo ttikiago egiteko (hemen diotenaz) 'gixixa', bai elur-gixixa eta baita euri-gixixa ere. Polita, benetan! Orotarikoan ere hor dator 'euri-gizi' delakoa.
Azken egunotan gurekin lapatuta daukagu, batez ere mendi inguru hauetan. Ez du askorik egiten, baina, gaur da bosgarrenez daukaguna, eta 4 litro besterik ez du bota orain artean. Iparraren ekarria honelakoa izan ohi da sarri, batez ere udaberriko apirilean eta udako abuztuan. Mendirako, udan batipat, ongarri suertatzen da, baina mendian ibiltzeko oso gaiztoa da: zenbat mendizale galdu izan diren, Aralar aldean behintzat...
pellozabala
Ikusiko dogu!
PD Hauxe izan da neure etnometeo-estrenaldia zeurean, Kepa. Ederra da bloga. Aupa zu!
Mila esker!