Mezuak

euri etiketa duten argitalpenak ikusgai

Ihintza eta garoa

Irudia
http://kaleargia.eus/ejemplo2/ Euskaltzaindiaren hiztegiak hauxe dakar: [EH]   garo Baliabideak > Euskaltzaindiaren Hiztegia (...)  garo  iz. Ihintza Goizeko garoa Bizk. (...) [EH]   ihintz Baliabideak > Euskaltzaindiaren Hiztegia (...)  ihintz  iz. Gau eta goizalde hotzetan, aireko hezetasunagatik, lur, landare eta kidekoen gainean eratzen diren ur tanta xeheen multzoa Goizeko (...) (...)  ihintz  gozoa.  Ihintz  tantak. Bart ez du ihintzik egin. Lurralde honetan hiru urtez ez da eroriko ez euririk ez ihintzik. Oinak ihintzez bustiak zituen garo basur (...) Hurrengo  lerrootan   garo / ihintz  bikoteaz jardungo dut.  Garo  berba erabiltzen da euriari  lotuta edo bakarrik. Lehenengo esanahia “goizeko ihintza”  izaten da  (EH ), landareetan  pausatzen dena, baina “iratzea” ere bai ( EH ).  Jasotako adibide guztiak Bizkai aldekoak...

Kandelarioz eguzki negua dago aurreti...

Irudia
Labayru Ikastegiak plazaturiko  "Urte sasoiak" izeneko webgunean atzeman dugu honako hau guztia, interesgarria eguraldia aipatzen den aldetik, jakina: " Hemengo kantu hau Kandelario egunekoa dugu. Herriko umetxoek, neska-mutil koxkorrek, kantatzen zuten mezaren ostean.  Bedeinkatu berri zeuden kandelatxoetako suak piztu eta etxerik etxe joaten ziren zerbait eskatuaz eurentzako.  Aukeratu dugun eredua Bizkaikoa da, Gernikaldekoa. Oraindik ere bizirik dirau toki batzuetan. Kopla bakarra erabiltzea zen ohitura, baina guk hemen era honetako abestien bilduma bat jarri dugu " 1. Kandelarioz euria laster da udabarria, Kandelarioz aterri negua dator atzeti. 2. Kandelario lario hatxari ura dario, errotari uruna hauxe da guk behar doguna. 3. Kandelarioz eguzki negua dago aurreti, Kandelarioz edurra joan da neguaren bildurra. 4. Kandelario bero negua dauko gero, Kandelario hotz negua joan da motz. 5. Kandelari...

Munduko 6 bazter, non urtean "370" egunez euria egiten baitu

Irudia
Hemendik hartua Twitterren, handik hona nenbilela, oso txio bitxiarekin egin dut topo, munduko bazterrik euritsuenen gainean diharduena; Matias Callone deritzon blogariak post eder askoa idatzi du "101 lugares increíbles" izeneko blogean. Bazterrok honako hauek dira: Waialeale mendia (Hawai), Milford Track (Zelanda Berria), Gunung Mulu (Borneo), Yakushima (Japonia), Chocó (Kolonbia) eta Cherrapunjee (India). Sartu eta gozatu! 

Aro zitala?

Irudia
  Hemendik hartua Gaur, hilak 14,  euria barra-barra. Euria erruz egingo du egun osoan eta, une jakin batzuetan, baliteke zaparrada handiak eta txingorra botatzea. Goizeko lehen orduetan elurra egingo du 600-700 m-tik gora, baina elur-mailak gorantz egingo du goizean eta gauean 1000 m ingurura helduko da. Gehienezko hozberoa 5 eta 10 ºC artekoa izango da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta iluntzetik aurrera zakartu eta zitaldu egingo da.