...ari du...
Ortzian jazotzen diren gertakizunen berri emateko euskarak galdu behar ez genukeen aditz jator bat erabiltzen du euskalki guztietan, bizkaieraz izan ezik: ari du. Euskalkien arabera baditu zenbait aldaera: "ai do", "ai dü"... Badirudi ari duren gainean badugula izaki bat edo natura bera ostagiak gobernatzen dituena. Adibidez, honako esapide ezinago eder hauek jaso ditugu:
Mardul ari du. (Euria). Mujika Josefa Martina . Neronek or-emen entzunak.
Lodi ari du: ebi (euri) zarra da .... Oñatibia Manuel . Bible Saindua. (Duvoisin). 1859.
Ebiya bizitzen ari du .... Mujika Josefa Martina . Neronek or-emen entzunak.
Gexala ari du ... Ebi maxkala . (Ebi indar gutxikoa). Mujika Josefa Martina . Neronek or-emen entzunak.
Euri txe au da okerrena... Ezerez bezela ari du , ta sartzen da gorputzean zañetaraño.... Soroa Marcelino . EUSKAL ERRIA (revista), 1881.
Aunitz ari du euria . Altzo / Diego de . Estudio sobre el euskera hablado. (Diego de Alzo). 1961.
Euria erruz ari du. Altzo / Diego de . Estudio sobre el euskera hablado. (Diego de Alzo). 1961.
Euri ari du aspertu-gabe , lodi eta gogotikan. Aldave Joaquín . MS .
Euria gogotik ari du.... Altzo / Diego de . Estudio sobre el euskera hablado. (Diego de Alzo). 1961.
Euria sarde ari du . (Zorrotz). Oñatibia Manuel . Esaldi bereziak. (M. Oñatibia). (Manuscritos).
Zaldizkoakin ari du. (Euria mallan-mallan....) Naparroa-ko esaera zarrak. (Intza-r Damaso). 1974.
Uherraka ari du. Intza / Dámaso de . Esaera zarrak. (Intza-r Damaso). 1927.
Legorte gaitza ari du.... ) Azpiroz José M" . EUSKERA (boletín de Euskaltzaindia).1967.
Elurra mardul ari du . Mujika Josefa Martina . Neronek or-emen entzunak.
Elurra mara-mara ari du ; eta giro otza dago guztiz. Orixe / Ormaetxea Nicolás . EUZKADI (diario).
Au bero errea ari du! Batetango beroa! Neronek or-emen entzunak.
Ostotsa ari du, " goiko zaldien ezpain-dardara ".... N.B. Alusión folklórica a "zaldizkoak", las nubes de la tormenta. Orixe / Ormaetxea Nicolás . Euskaldunak. (N. Ormaetxea). Ed. Auñamendi.
Lanberatzen ari du. Azkue Resurrección Mª / Txirrist . Suplemento al Diccionario de Azkue. (L. Akesolo).
Argiz batean, egoa pil-pil satorrak ari du lana...Orixe / Ormaetxea Nicolás . Euskaldunak. (N. Ormaetxea). Ed. Auñamendi .
Ildo beretik, atera du eta hasi du adizkiak oraintsu arte arrunt samarrak izan dira euskaldunon ahotan. Tamalgarria izango litzateke galduko bagenitu! Hori dela-eta, "eguzkia atera du", "ilargia atera du", "haizea atera du", "eguraldi ona atera du" edo "euria hasi du" bezalakoak barra-barra erabiliko behar lirateke ukitu magiko hori ez galtzekotan. Hortaz, "Borraska sartu du" esatea ez da oso egokia, euskal ikuskera galtzen delako. Hobe "Borraska atera du" eta "Enbata atera du". Horrelakoek bizi gaitzatela, alajaina!

Iruzkinak
Ziur zaude Xiberoan "ebia ari dü" esaten dutela? ni ezetz satera ausartuko nintzateke, nahiz eta akaso hanka sartu. Gaur egun bederen, Xiberoan ebia a(r)i da esaten da, edo bestela ebia a(r)i düzü, aditz ez objektuduna edonola ere.
Hala iruditzen zait behintzat, ene uste apala okerra bada, zuzendu arren.
Izan ongi!
Honako hau aurkitu dut. J.-B. Coyosen artikulu bat da:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1099898258
Hemen "Zubereraren ezaugarri batzuk: euskalkiaren berezitasunak" atalean, "Aditz laguntzaileez" azpiatalean, hain zuzen adibide hau topatu dut: Xiberoan "ebia ari da", batuan "euria ari du"
Segi aitzina!
Zuberoako nire lagun batzuei "ebia ai dizü" entzun diet, baina, ez dakitsut esaten noraino ez ote den hiperzuzenketa, jakinda, jatorriz "ari du" dela. Ziurrenik, zuk diozunez, arruntagoa da egun "ai da".
Ondo izan!
XXI. mendean be, bizi-bizirik esamoldea.
Aipa, Patxi!