Mezuak

elur-pikorta etiketa duten argitalpenak ikusgai

Txotorra ez da txingorra; edo, elur-pikorta ez da kazkabarra

Irudia
Bilboko Zarandoa hiribidea, San Ignazio-Elorrieta aldean Azken egunotako elurtea dela-eta berataz idatzi eta orijinala esatea zail samarra da. Elurteak elurte, gezurra badirudi ere, euskaldunok hainbat elur mota bereizten ditugu; hala ere, jende askok  txingorra elur-pikortarekin nahasi ohi du. Ez da harritzekoa; itxuraz, berdin-berdinak dira biak, baina txingorra gogorra da, izotza, eta, elur- pikorta edo elur-lapatsa biguna da, gozoa, hatzen artean desegiten da eta; txingorra, ostera, ez. Gogortxoa da, ez da desegiten.  Elur mota hori hizpide, han-hemenka, Euskal Herri osoan askotariko izandapenak dauzkagu. Hona hemen zenbait: Edur-gazura.  B-Bolibar. Elhur-irin. Herria astekaria.  Edur-kaskara. B-Meñaka. Edur-pikor(t)a. G-Eibar. Elur-pirrin. N-Uztarrotze. Elur-xintxar. G-Andoain. Elurxe. N-Baztan Lapats. G-Bidania. N-Etxarri-Aranatz. Txinbo, txingo. B-Gernika. Txotor. B-Getxo, Loiu, Sopela Sondika, Urduliz. Txotorra  dela-eta, honako koment...