Mezuak

anjel lertxundi etiketa duten argitalpenak ikusgai

Trapaila...14 urteren ondoren, oraindik Euskaltzaindiaratu gabea

Irudia
Berba ederrak birpasatzen nabilela, oraindela 14 urte idatzitako itsas hitz batekin egin dut topo: trapaila. Gaur egun, oraindik, Euskaltzaindiaren webgunean ez da inondik ere ageri. Tira, baliteke bertan trapailarik ez izatea. Anjel Lertxundik berbatsekabeturik jarraituko du, antza. Orain hilabete batzuk Hasier Etxeberriaren  "Eulien bazka"  eleberria irakurri nuen, gustura irakurri ere! Hasiera-hasieratik harrapatu ninduen bertan azaltzen den istorioak. Batzuetan zenbait hitz ez nituen ulertzen eta hiztegira jotzen nuen. Hala ere, haietariko bat ez nuen inon ere aurkitu: "trapaila". Agertzen den pasartea hauxe duzue: "Izpizuak zeruari behatu eta, garbiegi zagok eguna lupiatarako, esan zuen, egun beltzak hobeak dituk horretarako, batez ere euri pixarra baldin bada. Baina krabatarako ere ez zagok gozo,  trapaila  apur bat harrotu duk eta. Ez diagu deus harrapatuko baina, izanak izan, sasian ariko gaituk, lupiatan". Ulertzen bada ere, esanah...