Mezuak

euritsu etiketa duten argitalpenak ikusgai

Munduko 6 bazter, non urtean "370" egunez euria egiten baitu

Irudia
Hemendik hartua Twitterren, handik hona nenbilela, oso txio bitxiarekin egin dut topo, munduko bazterrik euritsuenen gainean diharduena; Matias Callone deritzon blogariak post eder askoa idatzi du "101 lugares increíbles" izeneko blogean. Bazterrok honako hauek dira: Waialeale mendia (Hawai), Milford Track (Zelanda Berria), Gunung Mulu (Borneo), Yakushima (Japonia), Chocó (Kolonbia) eta Cherrapunjee (India). Sartu eta gozatu! 

Euria barra-barra

Irudia
Hemen hartua Aurreko zenbaitetan ere aipatu izan dugu Meteoclimatic webgune interesgarria. Bertan Penintsulako 1244 estazio meteorologiko konektaturik daude, tartean Euskal Herriko batzuk; orri nagusian, gehienezko eta gutxienezko tenperaturak, haize boladak eta urteko publiometria agertzen dira. Hori dela-eta, aurtengo 10 tokirik euritsuneak azaltzen dira, 8 Euskal Herrikoak, 1 Soriakoa eta azkena Asturieskoa. Ezagun da euria goian behean egin duela, uda aski lehorra izan arren. Irun eta Oiartzun aldean markak hautsi eta ondutakoak dira. Prezipitazioak (mm) Behatokia Egun Irun Azken Portu (Gipuzkoa) 1766,6 Oiartzun (Gipuzkoa) 1721,2 Irun (Gipuzkoa) 1534,6 OletaSanAntonio Etxebarri (Bizkaia) 1530,4 Bilbao - Txurdinaga (Bizkaia) 1499,0 Panes (Asturies) 1480,4 Duruelo de la Sierra (Soria) 1458,8 Donostia - Gros (Gipuzkoa) 1367,0 Mutriku (Gipuzkoa) 1366,2 Bakaiku (Nafarroa) 1308,8