Mezuak

eguraldia etiketa duten argitalpenak ikusgai

Euskal lexiko etnometeorologikoak edozein egoerari egiten dio aurre

Irudia
  Deustuko Prest aldizkaria

Eguzki zuria

Irudia
Hemendik hartua     Bizkaiko zenbait herritan "lar berotzen ez duen eguzkiari" eguzki zuria esaten zaio, batez ere udagoienean eta neguan. Lekuko batzuk badauzkagu. " Eguski suri ederra yauk gaur" (B-Gatika); " Eguski zuri da ba, goixen datorrena, argi argi datorren eguski" (B-Jatabe). Biak Iñaki Gamindek jasotakoak. Abadiñarren ustez "eguzki makala, martxokoa, adibidez" da, berau ere Gamindek eta Salterainek batutakoa. Getxoztarren iritziz, ostera, " eguzki zuriko eguna " "edoi bako egun eguzkitsuri, eguzki zuriko egune …" izaten da (Fredi Paia).     Hortaz, egunokin, udagoieneko Euskal Montzoia iraganik, dosta gaitezen landan eguzki zuri ederrarekin!

Elurra gilboka eta matazaka

Irudia
                                                                                  Hemendik hartutako argazkia Justo M. Mokoroak (1990) bildu zuen, elurra egiten duenetan, ugaritasuna adierazteko.  Gilbo berbaren esanahia argituko dugu:    “Alakoxe nazka ematen dit  gilbo  orrek!” aipatutako esaldian azaltzen da itzulpen hau ondoan dagoelarik: “Qué asco me da esa espuma flotante...! Eta liburu berean Josefa Martina Mujikak esanda: “Arrikatzaren kearra dator, illauna bezela (-Illauna zeri esaten zaio?- Ontzi-gaiñetan gelditzen dan  gilbo  orri” eta hau ere bai: Illauna  izan (euki)-ezkero eztu balio trapuak kristal-garbitzeko. (N.B. Usada la palabra para desi...

Euskal lexiko etnometeorologikoaren azterketa

Irudia
     Azkenean, XX. mendean hasitako bidaiak irailaren bigarren hamabostaldian izango du amaiera. Atzo, uztailak 15, utzi nuen gordailuan tesia. Hainbat urtetako lana izan da: gazi-gozoak, argi-ilunak...material asko bazter geratu dira, tesia bera eratzen dutenak baino gehiago. 500 orriko ikerlana eguraldiaren inguruko herri-lexikoa aztertzeko ikuspegi etnolinguistikoa erabiliz: 6.000 hitzeko corpusa osatu, sailkatu, interpretatu eta ondorioak atera. Jakintza askotako azterketa izan da: hizkuntzak eta kulturak bat egiten duten gunea abiapuntutzat hartuta, hizkuntzalaritzaren, antropologiaren, meteorologiaren, dialektologiaren eta eta etnolinguistikaren ekarpenak ezinbesteko motorrak izan dira iragandako geltokietan barrena. Helmuga Gasteizen izango da urriaren 1ean, goizeko 10etan Micaela Portillako areto nagusian.

1. Eguraldia (Euskararen Herri Hizkeren Atlasa)

Irudia
Euskaltzaindiak egindako lan eskerga eta sakon honen berri ematen hasiko gara. Hasteko, eguraldi berba nola esaten den gure hizkeretan.  Hiru hitz nagusi ditugu: aro , denbora eta eguraldi ; horretaz gain, bedaro , giro eta sasoi .

Sare eta Sare(tu)

Irudia
Ehun batek gastatzen denean sare-itxura hartzen du, hots, saretu egiten da; adibidez, galtzerdi gehienei gertatzen zaie hori. Esanahi zehatz hori, behinola, nork jakin! etno-meteorologiaren eremura lerratu bide zen eta hodei eta lainoekin ere erabiltzen hasi ziren hiztunak, metafora ederra sorturik. Metaforak metafora, azken adiera hau ez dut inongo hiztegitan aurkitu; gaur egun, zorionez, zenbait hedabidetan entzun eta irakur daiteke ere adiera hori. Nik neuk Joxe Landa handiari ikasi nion mendearen hasieran erabilera hori, GARA egunkarian egiten dituen aro-iragarpen zoragarriak irakurriz; hainbat hitzez baliatzen da, ohiko hiztegiek ez dakartenak. Egundoko ekarpena egin dio Joxe Landak eguraldiaren lexikoari eta inork ere ez dio aitortu! Lerrootatik bihoazkio zorionik beroenak! Jarraian, berak idatzitako esaldi eder batzuk ekarriko ditugu, kontura gaitezen hizkeraren edertasunaz: "Lainoak saretzen doazen heinean, goizeko freskura uxatu egingo da, eta ondorioz, epe...