Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa
Urtaroen izendapenek beti eman izan dute zeresan handia hizkuntzalari eta bestelako ikertzaileen artean. Euskal kulturan hain kontu errotua izanda, jende askok plazaratu izan du bere iritzia era batera edo bestera. Gai honi behar bezalako egituraketa ematekotan, egileak metodologia etnolinguistikoaz baliatzea proposatzen du, hau da, lexikoaren eta kulturaren arteko ezinbesteko zubi-adarra azaleratzea. Horretarako, nozio orokorretan oinarrituriko sailkapena du ikerlan honek gidari. Kepa Diéguez Barahona. (2024). Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa. Euskera Ikerketa Aldizkaria , 69 (2), 93–122. https://doi.org/10.59866/eia.v69i2.287 https://euskera-ikerketa.euskaltzaindia.eus/index.php/euskera/article/view/287/328
Iruzkinak
Guk lanbro deitu izan diogu Amezketa aldean. Gero, fraile lagunekin eta, langarra entzuten genuen sarri. Azpeiti eta Errezil aldekoek 'iparra' ere deitzen zioten, bai lanbro-lainoari eta baita bisutsa moduko ttanttantxo ttiki horri ere. Niri asko gustatu zitzaidana, Azkuek Lekeitiotik bildutako 'euri-zirin' hori. Eta, azken urteotan neureganatu dudana, hemen Oñati-Arantzazu aldeotan erabiltzen duten 'gizi' edo ttikiago egiteko (hemen diotenaz) 'gixixa', bai elur-gixixa eta baita euri-gixixa ere. Polita, benetan! Orotarikoan ere hor dator 'euri-gizi' delakoa.
Azken egunotan gurekin lapatuta daukagu, batez ere mendi inguru hauetan. Ez du askorik egiten, baina, gaur da bosgarrenez daukaguna, eta 4 litro besterik ez du bota orain artean. Iparraren ekarria honelakoa izan ohi da sarri, batez ere udaberriko apirilean eta udako abuztuan. Mendirako, udan batipat, ongarri suertatzen da, baina mendian ibiltzeko oso gaiztoa da: zenbat mendizale galdu izan diren, Aralar aldean behintzat...
pellozabala
Ikusiko dogu!
PD Hauxe izan da neure etnometeo-estrenaldia zeurean, Kepa. Ederra da bloga. Aupa zu!
Mila esker!