3. Ipar-haizea (Euskararen Herri Hizkeren Atlasa)
Euskaltzaindiak egindako lan eskerga eta sakonari jarraipena emanez, hirugarren hitza "ipar-haizea" da. Aldaera hauek entzungo ditugu han-hemenka Euskal Herrian, zein baino zein jostagarri : iparraize; norteko aize; peko aize; itxasaize; kanpoaixe; aidegorri; haizebeltz; erriko axe; napar; txingorraize; bendunor eta bestelakoak.