Mezuak

zorrotz etiketa duten argitalpenak ikusgai

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

Irudia
            Hemendik hartua           Kirk urakan ohiaren erasana dela-eta, han-hemenka, haizeari buruzko iruzkin ezegokiak irakurri eta entzuten dira.  Euskaldunen adimen-begiak era askotara adierazten du haizearen intentsitatea: adjektiboak erabiltzen ditu; aditzak errepikatzen ditu; graduatzaileez baliatzen da. Haize indartsua ez da tradiziozkoa. Horren ordez, adjektibo hauek erabiltzea egokiagoa da:     Haize bortitza     Haize petrala     Haize sastarra      Haize traketsa     Haize zakarra     Haize zitala     Haize zorrotza     ...          Edo-ta     Azkarki dabil     Bizi antzean joko du     Gogor joko du     Indartsu joko du      Baina, egundo ere ez *Haizea egiten du; beti ibili eta jo .