Mezuak

txigor etiketa duten argitalpenak ikusgai

GANTXIORRA

Irudia
          Aspaldiko partez, gaur ikusi dugu nola txingorrak erasaten digun; eraso labur eta trinko samarrak. Badirudi aroak behingoz negutzera egin duela, egin ere! Egunotan "txingorra" eremua lantzen jarduten dut eta Hondarribian jasotako hitz eder batekin egin dut topo: gantxiorra . Bitxia eta xelebrea iruditu zait, ze, termino hori gantz eta txigor hitzetatik omen dator; Antxon Agirrek dioenez, " Txantxigorria, txaltxigorria, gantxigorra edo  txintxorra (askotariko izenez ezagutzen dugu gure inguruan) txerriaren gantza urtzean geratzen diren hondakin solidoekin, hots, txintxortekin , egin ohi da. Txintxortak zuzenean jan daitezke (hotzean edo beroan), baina gehienetan plater gozoak edo gaziak prestatzeko erabiltzen dira". A zelakoak diren hondarribitarrak, hitz bera erabiliz "txingorra" eta "txantxingorria" adierazteko!