Mezuak

kandelario etiketa duten argitalpenak ikusgai

Kandelarioz eguzki negua dago aurreti...

Irudia
Labayru Ikastegiak plazaturiko  "Urte sasoiak" izeneko webgunean atzeman dugu honako hau guztia, interesgarria eguraldia aipatzen den aldetik, jakina: " Hemengo kantu hau Kandelario egunekoa dugu. Herriko umetxoek, neska-mutil koxkorrek, kantatzen zuten mezaren ostean.  Bedeinkatu berri zeuden kandelatxoetako suak piztu eta etxerik etxe joaten ziren zerbait eskatuaz eurentzako.  Aukeratu dugun eredua Bizkaikoa da, Gernikaldekoa. Oraindik ere bizirik dirau toki batzuetan. Kopla bakarra erabiltzea zen ohitura, baina guk hemen era honetako abestien bilduma bat jarri dugu " 1. Kandelarioz euria laster da udabarria, Kandelarioz aterri negua dator atzeti. 2. Kandelario lario hatxari ura dario, errotari uruna hauxe da guk behar doguna. 3. Kandelarioz eguzki negua dago aurreti, Kandelarioz edurra joan da neguaren bildurra. 4. Kandelario bero negua dauko gero, Kandelario hotz negua joan da motz. 5. Kandelari...