Eguzki zuria
Hemendik hartua Bizkaiko zenbait herritan "lar berotzen ez duen eguzkiari" eguzki zuria esaten zaio, batez ere udagoienean eta neguan. Lekuko batzuk badauzkagu. " Eguski suri ederra yauk gaur" (B-Gatika); " Eguski zuri da ba, goixen datorrena, argi argi datorren eguski" (B-Jatabe). Biak Iñaki Gamindek jasotakoak. Abadiñarren ustez "eguzki makala, martxokoa, adibidez" da, berau ere Gamindek eta Salterainek batutakoa. Getxoztarren iritziz, ostera, " eguzki zuriko eguna " "edoi bako egun eguzkitsuri, eguzki zuriko egune …" izaten da (Fredi Paia). Hortaz, egunokin, udagoieneko Euskal Montzoia iraganik, dosta gaitezen landan eguzki zuri ederrarekin!