Eguraldiak aldaerak darabiltza
Urteko garairik haizegotsuena dugu, lagunok! Gaur, herriko haizearen erasanaldiak zurturik, balditurik, estonaturik eta burua bete ile laga ninduenez gero, burumuina iharturik eta zukutu ezinik, ideiagabeturik egon nauzue. Inguruan itaunka izan ditudan lagun guztiei esan diet, baietz, bizi dugun aroa ohikoa dela, urri-azaroetan gehien jarduten duela hego haizeak eta ez kezkatzeko, noiz edo noiz aldatuko duela. Usteak erdi ustel eta erantzunak erdi erantzun, neure bizia arriskuan jartzerainoko beheko haizekada izan da, bai horixe! Oraindik sumatzen ditut lagun eta ezagunen arnasa eta hatsak atzean, orpoz orpo. Sentitzen dut, lagunok, ezen badirudi aroa hizpide dugunok eta beraren zale amorratu porrokatuak garenok eragiten digun eguraldiaren erantzule garela. Bada, ez horixe! Zorionez, trumoiak jotzen duen bakoitzean ekaitzarenak egin ohi duenez, bihar gauaz geroztik kanbiatuxe izanen dugu aroa eta zehar-haizea lagun, euri zati bat ekarri eta astebukaeran luzatuko bide da. Haizeari hegoak ebaki banizkio....
Iruzkinak