Azeri ezteia
Atzo, Bilbo aldean, behintzat, sarri gertatu zen aldi berean euria edo txingorra eta eguzkia izatea. Behinola "aixaixak bustitzeko euria" lokuzioan "aixaixak" zer izan ote zitekeen galdetzen nuen. Zuetariko bik (berriz ere, mila esker!) Oñati aldean "azeriak" zirela erantzun zenidaten. Oraingoan ere "azeriak" ditugu protagonista, eguzkia eta euria aldi berean adierazi nahi dugunean horixe erabiltzen dugulako: azeri ezteia. Inork badaki zergatik irudikatzen duen azerien ezteiak euria eta eguzkia aldi berean? Zein da lotura? Badakizue beste kulturetan antzekorik erabiltzen ote den? Uste dut "boda de raposos" entzun dudala gaztelaniaz, baina ez nago ziur. Inork badaki? Interesgarria izango litzateke galdera horien erantzuna edukitzea.
Ohi legez, zenbait hizkera, hainbat aldaera, guztietan ez da azeria agertzen, baina. Besteak beste, martxoa, deabrua, jauna... Beraz martxoko aroa ere badela ematen du.
axarien ezteiak . L-Ainhoa / N-Uztarrotze / Zuberera. Azkue. Hiztegia.
axeieztei . Z-Pagola.
axeri eztei . L-Makea.
axeriain eztei . N-Luzaide.
axerien eztei . BN-Esterenzubi.
azari-ezkontza . N-Baztan. Azkue. Hiztegia.
azeri besta . L-Azkaine, Sara.
azeri erauntsi. Azeri erauntsia: uri pixkat, gero eguzki pixkat eta berriz euri pixkat. 1740. Gotzon Garate. Atsotitzak.
azeri espos. L-Ahetze, Urketa.
azeri eztei . L-Itsasu.
azeri-bataio . Elhuyar Hiztegia.
deabrian ezkontza. L-Bardoze.
eguzki txangot . B-Getxo. 1. Eguzki txangot esakunea bi zentzutan erabiltzen da: alde batetik, egun euritsuetako aterruneetan irteten den eguzkia horrela izendatzen da eta, bestetik haize gutxiko egun baten, eguzkiak gogor berotzen duenean modu berbera erabiliko da. Andoni Llosa. UK, 2002-12, 35 zenb. 2. Sano berotzen duen eguzkialdia. B-Jatabe. Iñaki Gaminde. Jatabe berbarik berba.
ekhitebi . Z-Urdiñarbe.
iguzki-bortxaxta. Behe-Nafarrera. Azkue. Euskalerriaren Jakintza III, 243 or.
jaunan ezteiak . Z-Santa Grazi.
martiko egualdi . B-Ondarroa.
martxo egualdi . G-Urretxu.
ostebi . G-Idiazabal, Zaldibia. G. Bähr. El arco iris y la vía láctea en Guipúzcoa.
osteleuri . G-Legazpia, Mutiloa, Segura, Zerain. G. Bähr. El arco iris y la vía láctea en Guipúzcoa.

13 Comments:
At 21:37, Anonimoa said…
Kaixo: "Letra kalekontoitik" liburual glosa bat dator azeriaren ezteiei buruz "Azeria galdu zuena" izenpean. Euskal tradizioko eta beste hainbat tradiizoetako kontuak agertzen dira bertan.
Argirragiak gerta daitezkeelakoan
Al
At 21:38, Anonimoa said…
Kaixo: "Letra kalekontoitik" liburual glosa bat dator azeriaren ezteiei buruz "Azeria galdu zuena" izenpean. Euskal tradizioko eta beste hainbat tradiizoetako kontuak agertzen dira bertan.
Argirragiak gerta daitezkeelakoan
Al
At 23:27, Kepa Diegez said…
Mila esker. Ahal bezain laster begiratuko dut.
At 14:36, Anonimoa said…
Beste toki batzuetan 'eguzki txangota' esaten zaionari 'eguzki txangorie' esaten zaio Zamudion.
At 18:14, Kepa Diegez said…
Aupa Alberto:
"eguzki txangorie" Getxoko lehenengo ala bigarren zentzuan?
At 11:20, Anonimoa said…
Zamudion ez ezik Larrabetzun ere esaten da 'eguzki txangori'. Eguzkiari esaten zaio ordurik beroenetan. Esate baterako, uda betean, 12:00etan edo 15:00etan: «Eguzki txangorie dau».
Getxoko bigarren zentzuan, beraz.
At 11:21, Anonimoa said…
Zamudion ez ezik Larrabetzun ere esaten da 'eguzki txangori'. Eguzkiari esaten zaio ordurik beroenetan. Esate baterako, uda betean, 12:00etan edo 15:00etan: «Eguzki txangorie dau».
Getxoko bigarren zentzuan, beraz.
At 11:24, Anonimoa said…
Zamudion ez ezik Larrabetzun ere esaten da 'eguzki txangori'. Eguzkiari esaten zaio ordurik beroenetan. Esate baterako, uda betean, 12:00etan edo 15:00etan: «Eguzki txangorie dau».
Getxoko bigarren zentzuan, beraz.
At 11:33, Anonimoa said…
Zamudion ez ezik Larrabetzun ere esaten da 'eguzki txangori'. Eguzkiari esaten zaio ordurik beroenetan. Esate baterako, uda betean, 12:00etan edo 15:00etan: «Eguzki txangorie dau».
Getxoko bigarren zentzuan, beraz.
At 12:43, Kepa Diegez said…
Mila esker, Alberto. Nik "txangori" jasota neukan bizkaieraz, oro har, zuk aipaturiko esanahiarekin.
At 20:28, Anonimoa said…
Kaixo Kepa,
Axeri-boda izenarekin prestatzen ari da Urbeltz dantza ikuskizun bat. Horren inguruko azalpenak ematen ditu ondoko elkarrizketan
oier
At 20:31, Anonimoa said…
itxuraz ez dut helbidea ondo jarri. ea orain:
http://www.dantzan.com/albisteak/urbeltz-herentzia
At 22:11, Kepa Diegez said…
Eskerrik asko, Oier!
Japoniako kontuaren berri banuen eta horrelaxe adierazten dut neure tesian. Oso interesgarria, benetan!
Argitaratu iruzkina
<< Home