Kandelarioz eguzki negua dago aurreti...



Labayru Ikastegiak plazaturiko "Urte sasoiak" izeneko webgunean atzeman dugu honako hau guztia, interesgarria eguraldia aipatzen den aldetik, jakina:
"Hemengo kantu hau Kandelario egunekoa dugu. Herriko umetxoek, neska-mutil koxkorrek, kantatzen zuten mezaren ostean. Bedeinkatu berri zeuden kandelatxoetako suak piztu eta etxerik etxe joaten ziren zerbait eskatuaz eurentzako. Aukeratu dugun eredua Bizkaikoa da, Gernikaldekoa. Oraindik ere bizirik dirau toki batzuetan. Kopla bakarra erabiltzea zen ohitura, baina guk hemen era honetako abestien bilduma bat jarri dugu"

1.
Kandelarioz euria
laster da udabarria,
Kandelarioz aterri
negua dator atzeti.

2.
Kandelario lario
hatxari ura dario,
errotari uruna
hauxe da guk behar doguna.


3.

Kandelarioz eguzki
negua dago aurreti,
Kandelarioz edurra
joan da neguaren bildurra.

4.
Kandelario bero
negua dauko gero,
Kandelario hotz
negua joan da motz.


5.

Kandelario lario
hatxari ura dario,
makatzari madari
eutsi Peru hankeari.



Nola interpretatu behar ditugu arotitzak?

1. 
Kandelarioz euria
laster da udabarria,
Kandelarioz aterri
negua dator atzeti.

Gaur, oro har,  ez dirudi euria denik; beraz, aterri dagoenez gero, "negua dator atzeti"

2.
Kandelarioz eguzki
negua dago aurreti,
Kandelarioz edurra

joan da neguaren bildurra.

Une honetan ostarteak zabaltzen ari dira eta eguzkia lotsor eta herabeti azaldu da; beraz, "negua dago aurreti"

3.
Kandelario bero
negua dauko gero,
Kandelario hotz
negua joan da motz.

Antza denez, gaur hego-mendebalak joko du zenbait ordutan, hortaz, epeldu egingo du nabarmen; jakina, betiere aurreko egunen aldean; beraz, "negua dauko gero".

Hortaz, arotitzen arabera, bihardanik neguak gotro eta sendo erasango digu ostera ere, erasan ere! Itsaertzeraiko ailegatuko ote da elurra? Ea egia den!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai