Badator udazkena!


Gauden urtaroa izendatzeko "uda" berbari loturikoak nagusi badira ere, urriko tenperaturaren batez bestekoak udako hilabete bati ohi dagozkionak izan dira; Bizkai aldean euririk ez eta hego haizea jaun eta jabe egunero. Mendeak joan, mendeak etorri, oroimenean metatutako arotitzak ez dira bete, eta, esan daiteke, irail-urriak ezohiko-ezohikoak izan direla. Ni neu leporaino nago eta benetako udagoiena noiz etorriko begira-begira nago. Badirudi datorren igandean aroak udazken aldera egingo duela eta berriro berreskuratuko ditugula euria eta freskotasuna. Aleluia!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...