Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra...kar, kar, kar....
Elurra... hitz magikoa eta arrotza egunotan, ezta? Arotitz ugarik uztartzen dituzte urria eta elurra. Ziur ez dela fonetikagatik izango. Biek daukate -rr-. Larri ibili! Ohiturik naukazue dagoeneko. Egunero kaleratu eta goizeroko giro nardagarri eta likitsak gaina hartzen dit. Noiz arte? Ziurrenik urri osoan bere hartan iraungo du. Ondikotz! Itxaropen izpi bat izan genuen bigarren astean eta goi-mendi batzuetan elurtxo jardun zuen, baina arotitzak huts, kale ta plaza egin zigun: "urriko ilberrian elurra zuritzen badu, ondorengo zazpi ilberrietan seguru zurituko du". Urriko ilberria 18an izan zen eta hego haize madarikatuak erasan zigun urrikalmendurik gabe, erasan ere!! Ea hilabetea aldatzearekin hobera egiten duen aroak!
Iruzkinak