Aire-orroa


Goizeon lanean ari ginela urruneko burrunba entzun eta halako batean egundoko txingor erauntsia hasi ez du ba! Ale handi samarrak izan dira orro egin dutenak, lau bat minutuz, kalea zuritzerainotsukoak. Ostagiak berak baino areago sortzen den harrabotsak txunditzen nau, zalaparta sarkor horrek. Izenak izen, oraingoan hotsari erreparatuko diogu. Zenbait izendapen badaude ere, Behe Nafarroako Amikuze haranean erabiltzen aire-orro ele elkarketa biziki gustagarria egiten zait. Ba ote dago airearen orroa baino beldurgarriagorik?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda