Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako III
Abenduak 26:
goizaldean euri apur bat, hozkirri antzean eta egunaren barruan ateri
eta epelerantza. Arratsean, ostera ere, fresko samar eta haizea harrotu
nahian: urtarrila horrelakoxea izango bide da.
Abenduak 27: goizaldean 8 gradu, ateri eta lainoturik. Egunaren barruan, gehienbat lainotuta, epel eta batzuetan eguzkia herabeti. Arratsean, haize apur bat eta epel antzean, 12-13 gradu: otsaila horrelakoxea izango bide da.
Abenduak 28: goizaldean 8 gradu, oskarbi eta behe-lainotxoa. Egunaren barruan, gehienbat oskarbi eta epel, 14-15 gradu. Arratsean, hego-mendebala harroxko eta epel antzean, 12-13 gradu: martxoa horrelakoxea izango bide da.

Iruzkinak