Zütezta


Egunotan, ustekabe eta oharkabean hego haizeak bere legea ezarri eta tenperatura 25 graduraino igo ez da, ba! Burmuina sikatzeko modukoa. Izan ere, aste honetako goizak hotz samarrak izan dira zenbait bazterretan eta gero, haizeak erasotzearen erasotzeaz eta eguzkia lagun (ala, etsai) eguratsa epel baino epelago geratu zaigu. Ez da oso ohikoa haizeak hego-ekialdetik jotzea, baina une jakin batzuetan halaxe jazo izan da. Hori dela-eta, Zuberoako Montori herrian erabiltzen duten "zütezta" elea agertarazi nahi dut. Kontuan hartu Montorin, Biarnotik hurbil delarik, gaskoiera ere entzun daitekeela. Beraz, ziurrenik, hizkuntza bietan usatzen duten hitza izan liiteke.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda