EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2012/10/12

Azaroa


Erratu egin naizela pentsatuko duzue -urrian baikaude- baina, ez. Inondik inora ez! Azaro berbak euriarekin ere badu zerikusirik eta atzodanik jardun duen euriari "azaroa" esateko motibo handia dugu. Berba zenbait tokitan agertzen bada ere, IƱaki Gamindek Leioan entzundakoari erraparatuko diogu. Honela dio bertako lekuko batek: ""Asaro ixetan da, siketa edo sikun osten datorren euriri esaten jako asaro". Hortaz, lehorte luzearen ondoren datorren euriari esaten zaio. Ongi etorri, AZAROA!!

Etiketak: , , , ,

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------