EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2011/11/14

Hamaikatxo hozbero pasa ditugu


Ez dira ugariak izaten eguraldiaren lexikoari buruzko artikuluak. Lantzean behin sakabanaturik agertzen zaizkigu auzo- eta herri-aldizkarietan. Haietariko bat oraindik orain irakurri dut Uribe Kostako UK aldizkarian, Fredi Paia Algortako bertsolariak idatzitakoa, "Denpre eta aro" deritzona. Getxo eta, oro har, Uribe Kostako berba frankoren berri ematen digu, zein baino zein interegarriagoa. Lantxo berdintsua egin zuen Andoni Llosak aldizkari berean orain dela 9 urte. Gutxika-gutxika berba horiek agertaraziko dizkizuet, baina, bien bitartean "Baso nahi menditen beharren ibilikok, abarobako lanetan jasan deudezan auri, bero larri, kaskaragar edo haxeteri esateko hamakatxu hozbero pasa duz botaten deude, lehengo sasoik gogon deukezala" (Baso nahiz mendietan lanean ibilitakoek, aterpe gabeko lanetan jasan dituzten euri, bero larri, kazkarabar edo haizeteari esateko hamaikatxo hozbero pasa ditugu botatzen dute, lehengo sasoiak gogoan dauzkatela).
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------