EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2009/12/09

Durangoratzearen ondotik dator DesDurangoratzea...

http://humor.desvariandoando.com/wp-content/uploads/constipatedfrog2-429x499.jpg

Durangoko Azoka hurreratu ahala, Krisiaro kaxkarraren hegazkin beltzak hegaldatu zuen Landakoren gainetik euskal diskogintza eta liburugintza noiz joko zain. Aiduru eta beha egon ondoren, badirudi lekutu behar izan duela osterantzeko jomuga bila. Antza denez, nahi baino gutxiago, baina espero baino gehiago saldu da urteroko Azokan. Beraz, gaur egunkarietan irakur daitekeenez, "krisiari eutsi diogu". Gainera, ez litzateke ezetariko auhenik egon behar eguraldi kontuan txukun baino txukunagoa izan baita, "norbaitek aginduta bezalakoa", bai horixe! Nik neuk ere ohiko osteratxoa egin eta aurreko urteetan baino gehitxoago erosi dut, agian krisia gogoan edukita, beraren etsai porrokatu bihurtzeko edo "krisia lagun" esapide ospetsuari bide ez emateko. Batek daki! Joandako zapatuan izan ginen eta egundokorik lasaien ibili ginean saltokietan barrena, hain trankil, ze bi orduan begien aurrean genituen guzti-guztiak arakatu genituen zer egongo begira eta zer erosiko. Aitortu behar dut sekulako enpatxuak eraso zidala, hainbeste liburu eta disko interesgarri artean eta gainera, atsekabetutxo, derrepentean ikusten nuen oro erosi nahi bainuen eta horretarako, noski, sosak xahutu behar... Hori dela-eta, azken urteotan, nik ez ezik, hainbat lagunek buruan darabilgun zalantza gordinak behin eta berriz zipriztintzen gaitu: Ez ote litzateke hobe izango Durangoratzen den guztia urte barruan banatu samartzea, produktu bakoitzak bere erosbide egokia izan dezan? Total eginda jarraitzen dut, aitzurra kentzen ahalegintzen.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------