Urri-giroa (494. posta)

http://i325.photobucket.com/albums/k369/bersuit79/U2-OctoberDeluxeEditionRemastere-1.jpg
October kanta



Ezagun du urriak zeinen aldakorra den; ordu gutxian ia mutur batetik bestera joaten da aroa. Adibidez, atzo goizeko 7.00etan Deustuko estazio meteorologikoan 20ºC genituen eta hego haizeak erasaten zigun gupidarik gabe. Eguerdian iritsi zen aldaketa eta euriari ekin zion, ia etengabe eta gogotik gauera arte. Tenperaturak emeki-emeki 13ºC-raino egin zuen behera; giro umel eta freskoa. Gaur, ostera, atzo goizeko ordu bertsuan, 11ºC izan ditugu, 9ºCgutxiago eta ateri. Zer-arraio-jantziko-ote-dut-gaur esaterainoxeko aroa dugu urri aldean, bai horixe! Ez da batere urria, ordea, kontrakoa baizik: joria, oparoa, naroa... Egoera hau islatzeko idazle baten laguntzaz baliatuko gara, Silvain Pouvreau. Hauxe zioen:

URRI-GIRO. Tiempo de octubre. "Urri giroa, batean denbora ederra, bertzean uria denean" SP.

Batean eta bestean, ederra eta euria tarteka-marteka, horrelakoxea dugu urri zoro hau!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda