Txoriak bota nahi zituen atzo beroak


Abuztuari agur egiteko betileak erretzerainoko beroak erasan zigun atzo. Deustuko estazio meteorologikoan 38ºC neurtzeraino heldu ziren arratsaldeko 16:00etan eta gainerako estazioetan sumatu dudanez, antzeko tenperatura "goxoak" izan ziren. Eskerrak egun bakarra iraun digun beroteak, osterantzean, honezkero hilda nindukezue, lagunok! Gaur, ostera, ordu honetan atzokoaren erdia, 19ºC eta giro langartsua: kiskalbeharretik bizibeharrera, bai horixe! Ea zelan portatzen zaigun iraila!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda