Badaezpadako bedats arpa-jotzailea


http://historiasextraordinarias.files.wordpress.com/2008/02/burla.jpg

Lehenengo eta behin, aitortu beharrean nauzue oporraldiek akabatzen nautela. Idazteko ohitura bazter utzi eta berriz ekitea nekeza izaten zait, batez ere batere astitsu ez nabilen garai honetan. Kexak kexa, inguruko lagun askok galdetzen didate zer ote jazotzen den aurtengo udaberriarekin. Badator-ezdator jira-bira zoro horretan murgilduta dago eta gutxien espero dugunean, dzast! ziria sartzen ez digu ba! Badirudi Bihar-etzitan berriz ere "badator" horretara jo-plantak egin eta bariku aldean hamaikagarren aldiz makurrera egingo omen duela aroak. Ni neu, bahintzat, ez nauzue batere gogait eraginda. Galtzak bete lan ibili arren, honetariko eguraldi lagun, praketan kabitu ezinik nago, pozez zoratzen. Aurreraxeago iritsiko zaizikigu doluak eta lantuak. Geroak erranen!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...