Martiko idargi barria

http://www.hoax-slayer.com/images/north-pole-moon2.jpg

Idargi
berba ilargia adierazteko Bilbotik hurbil dagoen Zaratamo herrian erabiltzen da oraindik adindunen artean. Hauxe da urriko atsotitzari egiten diogun "bosgarren kontrola", izan ere, azaroan jardun egin zuen, abenduan erakutsi ere egin zuen, urtarrilean, garratz egin zuen, egin ere, eta otsailean, berriz, kaletxo egin zigun edo, behintzat, atzeratu samarturik etorri zitzaigun. Martxokoan, ostera ere elurrari eragongo dio, ziur asko 700-800 metrotik gora eta horrek gomutaraziko digu Euskal Herriko zenbait bazterretan udaberria oraindik ere neguazkena dela. Atzendu baino lehen: sapazto horiek, zoazte ilea moztera lehenbailehen!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...