Euskalmetek ez du asteburuan lan egiten?


Ez da gertatzen den lehen aldia. Aurreko zenbaitetan gauza bertsua. Asteguneetan ez da arazorik izaten: haizetea dela, enbata dela, euria dela, elurra dela... Asteakabuetan Euskal Autonomi Erkidegoko herritarrok ito gaitezke, haizeak eraman gaitzake, elurra bakartzeraino hel dakiguke..., baina, txo/ño! astebukaeretan, kontuz, ez dadila ezer jazo dena gelditzen da eta! Aurreikuspen eta iragarpenik ez da egiten ala? Ala are okerrago, ez ote zuen inork ere antzeman zekarrena? Sasi-meteorologo xume eta apala naizen honek ondoko bati hauxe komentatu nion zapatu arratsaldean: "oraintsu begiratu ditinat gaueko mapak eta nire uste ttikian kristoren erauntsia zekarren. Ez diten ezertxo ere esan, bai arraroa dela!" Ez da harropuzteagatik, baina meteorologiaren gaineko ezagutza minimo bat lagun, asmatu eta igarri zitekeen igandekoa, baina ziurrenik ez zen inor zaindari egongo euskal zerbitzu meteorologikoan. Osterantzean ulertezina baino ulertezinagoa da. Zur eta lur, harri eta zur, sor eta lor, aho bete hortz eta estonaturik geratu naiz, lagunok! Eta hona akabua: goizeon jakin dut Kapildui mendiko radar ezin ospetsuagoa ez dabilela martxoaz geroztik oinaztu batek hondatu eta konpondu ez dutelako. Hamaika jasateko jaioak gara! Nork dimitituko du oraingoan?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zure erretratuan ongi azaltzen den moduan, Kepa, norabide-seinaleak argi adierazten du 'ezin dela igaro' hortik, 'prohibido'... baina urak ez daki horrelakorik eta...
Baina, diozuna, egia samarra, edo egia oso samarra, edo egia berdaderoa ere bada... asteburuen ospakizun zentzua (kristautasunaren hondarretakoa, agian), artean be ondo zabaldua dago hainbat alde eta 'alde-erditan'... asteburuan ez da lanik egin bihar, ez eta 'beharrik' ere... Mundu xelebre samarra egin dugu horrenbeste 'zelebrante' gabiltzan tokian, ezta?... Uste dut 'puntu suspentsibo' larregi ateratzen zaizkidala, ez dakit, hainbat kontu 'suspentsoan' gelditzen direlako, edo norbaiti 'suspentso' galanta emon bihar xakolako... Dena den, zuek egon 'preparados', 'aurre-paratuta' egon biharko duzuela, alegia.
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Politikari eta enparauen iritziak entzunda, are harrituago jarraitzen diat, Pello: "euria, euria da eta ez dago ezer egiterik" bezalako perlak lasai asko botatzen ditizte eta Antola hor!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...