Briyeldute


Aspaldi-aspaldian ez dugu egunotakoa bezalako aro-egoerarik izan; euria jausi ahalean izan da berriz ere, ase barik jardun du. Eguratsaren egongaiztasuna nabari da. Antza denez, goietan izugarrizko aire hotzek eragiten dituzte honelako euri-jasa itsuak. Kalera irten eta aterkia erabili arren mela-mela eginda amaitzeko modukoak harrapatu ditugu, gero! Edo Bizkaiko Mendata herrian esaten duten moduan: briyeldute, "euri-zaparradak harrapatu ondoren busti-busti egitea".
"Ori mutiltxue potxingora jeusitte dana briyeldute dau".

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...