EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2008/01/18

Urtarrila epel antzo

http://www.cs.huji.ac.il/~danix/itm/Bansai/Bansai-warm.jpg

Arrastiriko seiak dira Deustuko errepublika independentean eta behin eta berriz begiratu behar diot erne baino erneago termometroari: 16ÂșC! Ia, ia sinestezina, ezta? Zer duten hizpide urtarrilaren gaineko atsotitzek aintzat harturik, are sinestezinagoa:

Urtarril hotza, neguaren bihotza.
Urtarrila hotza, ikazkinaren poza.
Utrile, otzile

Bada, bai zerrepeltasunaren bidea urratzeari lotu dio aro samurrak. Onik ekarriko ote digu honek? Naturak orekatzera jotzen duenez gero.... batek daki! Iazko urtarrilean zinezko lehenengo elurteak hirugarren astean astindu zizkigun surtziloak. Aurton?
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------