Arotitz ederrena

Badira berba asko askotariko arrazoiengatik liluratzen gaituztenak. Nik aspaldi aroaren gaineko zenbait ipini nuen blogaren behealdeko eskuinaldean zeuek daukazuen gustukoena aukeratzeko. Egia esan, ez nion irizpide finko bati jarraitu; atsegin nituenak baizik ez nituen blogeratu. Jakina, beste asko sar zitezkeen eta zenbait kendu. Proposamenik badaukazue, badakizue zer egin. Orain arte hauexek dituzue emaitzak. Laster konturatuko zaretenez, "lanbro" eta "ostadar" hainbanaturik daude, seina botorekin. Hamar botora heltzen den lehenengo arotitza emango dugu irabazletzat, ados?

Zein da, zure ustez, "arotitz" ederrena?

Answers Votes Percent
1.
Afrontu 5 18%
2.
Antzigar 3 11%
3.
Enbat 3 11%
4.
Lanbro 6 21%
5.
Ostadar 6 21%
6.
Ekherri 4 14%
7.
Sargori 1 4%

Total Votes: 28

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda