Sariketa
Behin ezarritako zortzi egunak igarota, hego haizea akuilu eta hizpide izan dugularik, blogean iruzkinak egin dituzuen guztioi bihotz-bihotzez eta aroz aro, mila esker anitz! Zozketa oso sinplea izan da: zenbaki bana jarri dizuet eta esku "inuxente" batek zenbakia atera eta irabazlea... izan da... KRISTINA!!!! Benetan diotsuet, ez da ezertariko "tongorik" egon, bederatzi urteko ume batek papertxoa aukeratu, ireki eta hara non KRISTINA izena azaldu zaigun!! Hurrengo egunetan Alemaniatik bidali behar didate estazio meteorologikoa helaraziko dizut. Espero dut aurrerantzean musu truk iruzkinak egin ditzazuen, kar, kar, kar. Honelakoxea da:

3 Comments:
At 18:36,
Erramun Gerrikagoitia said…
Nire partetik ere guzioi Gabon Jai zoriontsuak eta Urte Berri oparoa.
Ni bihar ba noa Greziara han iragaiteko Gabonak, itzuliko naiz urtarrilaren erditsuan. Eginen dut visitaren bat edo beste blogari. Eskumuinak eta ere goraintzi.
Lekeitio
At 20:19,
Anonimoa said…
E, ZE ONDO!!!
Argi dago. Bederatzi urteko umeek maite naute! (barrreak)
Alemaniatik, e? Ez dago hemen horrelakorik?
Eskerrik asko, Kepa, ba egongo gara orduan, ezta?
Nik Tomax faltan bota dut, eta Pello ere bai.
Ondo bizi,
K.
At 13:28,
Kepa Diegez said…
Erramun:
A ze bidaiari nekagaitza zaren, mundu zabalean zehar! Eguberri on eta bisita gaitzazu, arren!
Zorionak, Kristina! Arontzerok ekarriko dizu oparitxoa, eh? Bai, benetan, Ibaik 6 zenbakia atera eta zeuri zegokizun. Agian Pellok eta Tomaxek ez dute parte hartu beste batzuei bidea uztearren. Ez dakit, eurek esan beharko dute. Estazio hori ez dago hemen salgai eta ikaragarri erabilgarria da, gainera prezio onean lor daiteke... kar, kar, kar... Heltzen zaidanean, geratu beharko dugu, ezta?
Argitaratu iruzkina
<< Home