Itsas erauntsia
Lazgarrikeriak egin ei zituen atzo Euskal Herriko kostaldea astindu zuen erauntsiak. Haiek olatu ikaragarriak ikusi genituenak! A ze nolako indarra daukan itsasoak, batez ere ostu izan dioguna berriz ere beretzat hartzen ahalegintzen denean! Atzoko irudi ikusgarriak! Haiek txikizioak, haiek! Ohartarazita bageunden ere, gehientsuenetan gertatzen denaren antzera jendaki bat baino gehiago ustekabean atzeman zuen latzaldiak. Non ote dago jolasaren eta izukaizkeriaren arteko muga?
Iruzkinak
Nork esango luke aurreko ostegunean izan genuen udagoieneko egun zoragarri hori dastatuta, e?
Dena den, Bilbon eta inguruan kostatu zitzaion martxa hartzea, ni kalera atera eta gelditzen zen, autobusean sartu eta hara! urteko euritea!, eta autobusetik jaitsi eta berriro baretu. Geroxeago, ordea, zuk diozun bezala, Kepa, euritako barik...allakuidaos!
Hotz egiten du, bai.
K.