Eupesartu

http://www.teresalawton.co.uk/gallery04/31_Dark-Day_10x20.jpg
Negualdean sartu ez bagara ere, azkenaldion ordu aldaketa eta egun lainotsuak direla-eta, eupasartu du eguna, kostaldean, behintzat. Egun hits eta ilunak. Aditz bitxi hori Bizkaiko Mendata herrian, Gernikatik hurbil, erabiltzen da, "neguko egunetako egun lainotsu eta ilunez" esaten da. Badakizue zer izan litekeen delako eupesartu? Bada, lehenengo osagaia aupats, Bizkai aldean "korrokada" esan nahi duena. Baina, bigarrena zer ote da? hartu, sartu? Hots, aupatsak hartzen gaitu ala aupatsa sartzen zaigu? Hauxe agertzen da Mendatako hiztegian:

"Gaba lantxik eupesartu deu egune".
Eupes: asko jan ondoren izaten den betekada eta egonezina ("aupats").
"Geur itzelgarrisko eupesagas nau atzo larrei jan naben aparitten da" (Gaur itzelgarrizko aupatsagaz nago atzo larregi jan nuen afarian eta)






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...