Igarkizuna
Udazken bete-betean gara eta urtero legez, huts eta kale egin gabe pasa den hilabetearen hondarretik gupida, erruki eta urrikalmendu barik inarrosten gaitu gogoa eta aldartea bilakatzeraino. Honezkero jakingo duzue nortaz dihardudan, ezta? Bai!! Horixe bera!! Tirria diot eta ezin dut plantarik egin. Neure onetik ateratzen nau sutan jartzeraino, Ez dezaket eraman! Hel niri! Arren, badakizue zein den eta zein izendapen daukan Bizkai aldean hilabete honetan, adieraz ezazue hementxe bertan. Aldez aurretik eskerrak emanez, "delako" horrek ganbara pitzaturik daukadan honek agurtzen zaituztet.
7 Comments:
At 17:12, Patxi said…
"iratzargailua" esatera nijoan, baina errezago da "zarrazoia" izatea.
Nik ote daukat arrazoia?
At 17:19, Kepa Diegez said…
Aupa, Patxi:
hotz, hotz...
At 12:05, Anonimoa said…
Hego haizea?
At 22:29, Kepa Diegez said…
Horixe baietz!
Nor zara? Aukerarik egonez gero, saritzat zerbait hartzera gonbidatuko zaitut.
At 16:08, Anonimoa said…
E, horrek ez du balio! Idazteko aukerarik izan ez dugunok, zer, Kepa? Nik ere gonbidapen horretara joan nahi dut!
K.
At 22:14, Anonimoa said…
Kristina, ni saiatu nintzen 4 bider 'hego-haizea' ipintzen. Eta ezin sartu. Azkenean, ez dakit nireetako bat den edo besteren bat den. Nola banenkien Kepari haize malapartatu horrek neuronak saltatzen dizkiola!
pellozabala
At 12:45, Kepa Diegez said…
Ez zarete hasiko orain "jeloskor" jartzen, ezta? Durangoko Azokara berriz ere biltzen bagara, bertan izango duzue aukera nik gonbidatzeko.
Akort?
Argitaratu iruzkina
<< Home