Xertorik hoberena, martxoaren ilbeheran

http://www.inta.gov.ar/Chubut/info/galeria/gf/Images/Injerto.jpg

Neskaneguko ilbete eklipsetsu ikusgarriaren ondoren beste eguraldi-aro bati ekin zaio, hilaren 19ra arte iraungo duena. Jakina, beti edukitzen dugu gogoan ilazkiari uztarturiko gautegia, "gaueko egutegia", alegia. Oraingoan badirudi martxoak arteko hautsak astindu eta negutu samartuko duela. Beharrik! Atzo eguerdiko eguerria ez zen nolanahikoa izan. Eguzki galdatan ezin egon eta irrikitan, geriza bila hasi ez ginen, bada! Hura itobehartxoa! Arratsaldean, sortarazi zen enbatatxoarekin bateratsu euskal futbol-taldeek berriz ere behea eta arpa jo zizkiguten. Ilbehera gogorra dugu, gero! Ah...! Zueun zuhaitz, lore eta abarretan xertorik egitekotan, oraintxe duzue abagunerik ezin hobea, izan ere, martxoaren ilbeherarekin batera egiten omen da xertorik hoberena. Bihurtuko ahal da ilbehera hau aldats behera euskal futbol-taldeentzat!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...