EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/03/07

Erru ematen du haizeak

http://usuarios.lycos.es/meteoleches/hpbimg/temporal%205-5-2004%20020.JPG

Egin digu erasan, egin haize eta euri erauntsiak! Aspaldian holakorik! Txitean pitean bazterrak inarrosten ibili izan den hego haizeak ipar mendebaldera bira egin eta harro baino harroago astintzen ez gaitu, bada! Hau
afrontua! Erronkariko euskaran esaten zen moduan, ipar beltz-beltza. Bernardo Estornes Lasak bere Erronkariko uskararen hiztegian jaso zuen bezalaxe: "Iparrak iru dra Erronkarin: ipar beltza, ipar fina eta ipar gorria (vendabal, nordeste y norte)". Vendabal berba erdaraz bitxia da. Batzuetan mendebala izaten da, beste batzuetan ipar mendebala, hor nonbait, vent d'aval , se dit, sur les côtes, de Tout vent qui souffle de l'un des points compris entre le nord-ouest et le sud-ouest, passant par l'ouest, surtout lorsque la terre est au levant. Le vent d'aval amène presque toujours de la pluie. Euskaraz ere baditugu beheko haizeak. Adibidez, Mundakan eta Bermeon - a ze nolako olatutzarrak une honetantxe!- Noroesta eta oesta eta horiek dira beheko haizeak, Eneko Barrutiaren hiztegiaren arabera.
Egia esan, Aezkoa aldeko hiztun euskaldunek dioten bezalaxe, erru ematen du haizeak!Hau da, zakar baino zakarrago dabilkigu!

2 Comments:

  • At 11:00, Anonymous Anonimoa said…

    A zer gaua bart arratsekoa! Aurtengoan badirudi zozo-mikoteak ere hilargialdi oso batez aurreratu direla. Honen ondoren apirileko eguraldia?

    Tomax.

     
  • At 16:04, Blogger Kepa Diegez said…

    Emakume langilearen eguna denez gero, "Andrebikoteak", alajaina!

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------