Hoztu samartu du: Hotzamarra

“http://imagecache2.allposters.com/IMAGES/KUN/4837.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Fresco in the Tomb of the Scribe

Ostiraleko ilberriaren zain gaudela, -ailiezagu ekar aldaketa!- badirudi aroak beste zerbaitetara joko duela. Ekaitzaren aurreko barealdian bide gaude, nahiz berau luzea baino luzeagoa izan den. Asteburuan hasita eguraldiak gauez eta goizez, bederen, hotzera egin du eta gaur goizeko hozgiroa lagun izan dugu iratzarri eta lanera erneago heltzeko, bai horixe! Hala eta guztiz ere, aterri irauten du eta azkenaldi honetan sarri askotan esaten dugunez, aipaturiko ilberrian ezartzen dugu geure esperantza aroa guztiz negutu dezan. Egunero egingo diegu iragarpenei jarraipen zehatza, baina antza denez, mendietan behera erasango dio elurra, egingo ahal du! Bien bitartean konforma gaitezen goizeko hozkirriarekin begi-belarriak areago zabaltzekotan. Niri neuri, behintzat, goizeko hotzamarrak laguntzen dit esnatzen eta garuna abiararazten. Zuei?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda