... eta hori dela-eta, aski asaldaturik naukazue, artega esango nuke, irakurleok! Behin eta berriro begiratzen ibiltzen naiz asteburutik gorako iragarpenak eta lehenengo aldiz 2006-07ko udazken-negulehen-neguotan elurraren usaina iristen zait bete-betean. Aditu egiten dut eta kresalarekin nahasita, gainera! Hobe da berandu inoiz ez baino, ezta? Espero dezagun uneko aztoratze hau hutsaren hurrengo ez bihurtzea, ezpabere samina ikaragarria izango litzateke. Ordura bitartean eguraldi gozo, udaberritsu eta aterian diraugu murgilduta. Lehengoan esaten genuenez, "ekaitzaldiaren aurreko barealdia". Herri-meteorologiaz arduratzen garenok zientzialariek esaten dutenari jaramon egin behar diogunez gero, dakarkigunari arreta handiz so egitekotan Zelanda Berriko Wellingtongo Victoria Universityko aro-webgune hau biziki gomendatzen dizuet. Sakatu
hemen eta gozatu!
Iruzkinak
Kristina.