Aroak negurantz egingo du, antza...

“http://www.metvuw.com/pageheaders/metvuw-header.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

... eta hori dela-eta, aski asaldaturik naukazue, artega esango nuke, irakurleok! Behin eta berriro begiratzen ibiltzen naiz asteburutik gorako iragarpenak eta lehenengo aldiz 2006-07ko udazken-negulehen-neguotan elurraren usaina iristen zait bete-betean. Aditu egiten dut eta kresalarekin nahasita, gainera! Hobe da berandu inoiz ez baino, ezta? Espero dezagun uneko aztoratze hau hutsaren hurrengo ez bihurtzea, ezpabere samina ikaragarria izango litzateke. Ordura bitartean eguraldi gozo, udaberritsu eta aterian diraugu murgilduta. Lehengoan esaten genuenez, "ekaitzaldiaren aurreko barealdia". Herri-meteorologiaz arduratzen garenok zientzialariek esaten dutenari jaramon egin behar diogunez gero, dakarkigunari arreta handiz so egitekotan Zelanda Berriko Wellingtongo Victoria Universityko aro-webgune hau biziki gomendatzen dizuet. Sakatu hemen eta gozatu!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Bai, sentsazio berbera nabaritu nuen nik giroan, ematen du "ipar-haizea" martxan jarriko dela. Estatu Batuetan duten egoerak -beharbada "niño" delakoarengatik, entzun dudanez?- Europak duenarekin kontrastea sortzen du, ezta? Datozen egunotan "ipar-haizeak" bere lana eginen duela ematen du, "lehen" elurteak ekarriz. Dena den, bazen garaia, zeren, ematen du, denon harriduraz gainera, zoologikoetako animaliek ere ez dakitela sasoian kokatzen, hartzak begirik bildu gabe dabiltza, hegaztiak arrautzak noiz zaindu behar ez dakite, eta abar; den den, ez dakit zoologikoetan triste egoteagatik ere izanen den edo ez. Ea lasaitasun piska bat hartzen duten.


Kristina.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda