EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/10/31

Santu guztien bezperan dabilen haizea urte guztian

“http://www.komar.org/halloween/halloween-hulks.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Mutrikun Gaba Beltza ospatzen den egun honetan mundu anglosaxoian behinolako Halloween jaian murgiltzen dira. Estatu Batuarrek bere egin badute ere, herri zeltetan dago oinarria. Izan ere, XIX. mendeko etorkin irlandarrek eramen omen zuten AEBetara. Bertako kulturak daukan eragin ikaragarriak antzeko ospakizunak dauzkaten beste herrialde batzuei (eta geuri ere bai) ere erasan die eta azkenean, nolabaiteko "kaka-nahastea" sortu da herrialdeotan.
Duela 2500 urte, gutxi gorabehera, zelten egutegian urriaren 31. eguna uda eta aldi berean, urteko azkeneko eguna zen. Abereak larretatik kortetara pasatzen omen ziren eta egun hartan hildakoen arimak hilerrietatik irten eta bizidunen goputzez jabetu omen zitezkeen berpizteko asmotan. Hori saihestekotan, herrixka zeltek etxeak "lohitu" eta hezur, kaskezur eta gainerako gai zatarrez apaintzen omen zituzten. Horrela, hildakoak izutu eta etxeetan sartu barik, ospa egingo zuten. Hortixek omen dator, hain zuzen ere, Domu Santuren bezperan etxeei kutsu makur eta goibela emateko "apaintzeko" ekandua eta era berean, mozorrotzeko usadioa. Hortaz, nolabait, bizitzara itzulitako jainkoen etorrerari uztarturiko jaia dugu.
Gaur gauerako, ipar-mendebaldeko haizea espero da, gero iparrera bira egin eta bihar ipar-ekialdera jira egingo bide du. Oasia basamortuaren erdian, ze, laster batean joko digu ostera ere haizegoak. Atsotitzak dioenez, gaurko haizeak urte guztian iraungo ote du? Ez dot pentsetan.




 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------