Negu lehena abian

“http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2006/69/06/01” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

"Nori berea da zuzen bidea" atsotitzak dioenez, behinola Tomaxek urtaroak banatzeko proposamena gogora ekarriz, pasa den zapatuan negu lehena hasi zen. Esteka honetan duzue iaz hitarturikoa. Hala ere, badaezpada, behean da gure urtesasoien banaketa bitxia:


- udaberria: apirilak 21 - ekainak 21
- uda: ekainak 21 - abuztuak 21
- udazkena: abuztuak 21 - urriak 21
- negu lehena: urriak 21 - abenduak 21
- negua: abenduak 21 - otsailak 21
- neguazkena: otsailak 21 - apirilak 21



Nolanahi ere, aroari ez diot negu lehen itxurarik hartzean. Atsotitza bete izan balitz, urriko ilberri elurra Aizkorrin, agian berezko negu lehena aipa genezakeen, baina oro zipriztintzen duen Gaztelaize honekin... Tira, gutxien espero dugunean aldaketa suertatuko da. Horrela izan bedi. Bitartean, aro makurrari bular... Ah, gauzatxo bat, bada beste atsotitz bat zera dioena: urriko amaieran, gaztainak lurrean; bada astebete gaztainak lurraren gainean daudenetik... Klima aldaketa erabatekoa ote?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Egutegi jolasti berri honi lasai ederrean dei diezaiokegu "Etnometen Egutegia", "Etnometeko Egutegia" edo borobilago "Etnomet Egutegia", zuk ondo diozun moduan hitzarmen baten fruitua delako. Pello Zabalaren bedeinkazioa funtsezkoa izan zen proposamena sagaratzeko.

Eta Arantzazuko lagunak argituko ote digu datorkigun neguari buruzko pistaren bat? Joan den igandean aurreratu zuen holako urrien ondoren bazekiela azaro gogorrak egiten. Ea, Pello Panoramix: zer irakurri duzu hegoa nekaezin honen erraietan?

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Izan bedi, bada, Etnomet Egutegia. Pello, zer azaroaren gainean?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ia ba, ia aldatzeko aroak joera hartzen duen, ze azkenaldian bururako ez da batere ona izan! Dena dela, nik sarean barrena dabiltzan modeloei erreparatuta ez zaio "Gaztelaizealdiari" akaburik igartzen; beharbada azaroaren 5eko ilberriarekin..?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Xabi!
Inoz aldatu beharko dau, ezta! Ilbarriagaz batera izango al da! Neu bere kokoteraino nago.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aupa, lagunok!

Tomaxen egutegi 'gurearekin' (Etnometarrarekin) nago ni nerau ere (bizkaitarrak azpimarratzen duten erara: ni nerau, edo neu nerau). Aurten, ilargi ttikiaren bezperan sartu ginen urtaro berrian. Badirudike azaroko lehen domekako ilargi handiak koskaren bat ekarri beharo lukeela. Egia esan, aurreikuspenek, aurrera samar bistaratutakoak, bazekarten aldaketarik ilargi berri urrikoarentzat ere (ohiko samarra duelako), baina agudo zuzendu zituzten aurreikuspen urrunekoak. Beste horrenbeste ari dela gertatzen, dirudi, ilargi bete handi horrekiko ere. Ipar ekialdekoa bai, hotz xorrotxa pirineo gainetik ekarriz, baina, zantzu freskotan geldi daitekeela ematen du, iragarpenak zenbat eta gerturago ekarri.

Orduan, zer? Bai al du etorkizunik gure 'negu lehenak'?
Nik uste, baietz! Baina, azaroko ilargi-ttikiari utziko nioke erabakia.

Hau dena, apustu jokua dirudiena, 'urriko ilberrik' kale egin zigulako. Hark fallo ematean, esegita-zintzilik gelditzen da udazkeneko eta neguko atarramentua.
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
1000 esker, Pello, heure oharragatik!
Ailedi izan kanbioa!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda