Atsotitz horretan laburbiltzen da maisukiro Euskal Herrian haizeen nongoaren bilakaera. Mendeak joan, mendeak etorri, behatzearen behatzeaz, euskal gizakia ondorio horretara heldu omen da: lehenengo eta behin, ipar edo ipar-mendebal haizeak jotzen omen du; horren ondoren mendebalera bira egiten omen du; eta azkenik, hego edo hego mendebalderantz egiten omen du. Oker ez bagaude, horixe izan da pasa den asteko asteazkenetik honako bilakaera: iparra->mendebala->hegoa. Ziurrenik ez da beti beteko, baina, sarritan bai. Haize mota bat falta da atsotitzorretan: ekialdeari uztarturik dagoena. Horrexegatik da, nonbait, Euskal Herrian gutxienetan jotzen duen haizea. Beraz, nondiko haizea etorriko ote zaigu "Gordon" hurakan ohiak igorritako hego haizearen ondotik? Ostera ere hasiko da prozesua, hau da, ipar edo ipar-mendebalera egingo du? Aurkitxo jakingo dugu.
Iruzkinak
Nolanahi ere, Gordon delakoa, intxaur gehienak galdutako horietakoa dirudit: hurrunekoak 14, alegia, eta gero... hutsa! Gure hontaraino, bihar gioizaldeko astinduak kenduta, ez dirudi tratu txar apartekorik emango digunik. Portugal eta Galiza mendebala bai, inguru haiek jipoituko ditu majo.
pellozabala