Eguraldi ospela
Nago bat baino gehiago zurtz eginda geratuko ote den izenburua irakurrita. Nola? Eguraldi ospela egunotakoa? Arranopola, izatekotan kontrakoa da! Ez dago dudarik bero handi samarra jasaten ari garela irail arpa jotzaile honetan. Tomaxek aipaturiko estropadila honetan hamaika bero nozitzeko sortuak gara. Izan ere, Euskal Herriko herri gehienak 30ºC-tik gorako bero galantek inarrosi dituzte, abuztuan ez bezala. Nik neuk zeruari begira ematen dut egun guztian noiz lainotuko eta euria egingo zain; Bilbo aldean, behintzat, euri usainik ere ez dugu izan azkenaldi honetan. Izenburuaren kontura itzulita, Eneka Maizek eta Iñaki Mundiñanok argitaraturiko Etxarrieratik Sakanerara izeneko libuxkan eguraldi ospela topatu dut aro bero-beroa edo agian, sargoria izendatzeko. Harrigarria! Nik dakidala, ospel berbak honako adierak ditu: 1. Hotzak eragindako handitua; 2. laiotza. Beraz, hotzarekin zerikusia duten bi adiera. Xelebreak, etxarritarrak!!
2 Comments:
At 13:00, Erramun Gerrikagoitia said…
Hotz ala bero, ospel ala ez nik goraintziak zuri Kepa eta albokoei, hemendik tik hego hemispherioa non klimea da differentea esateko orai goaz buruz udea (Gabononak).
Kuku, Kepa, Kabo Hiritik (Kabo Hiri-tik, edo tik Kabo Hiria; Cape Towndik, edo Cape Town-dit edo tik Cape Town). Hemen nagoela ez dut segitu ahalko zure bloga baizik natorrenean cybercafe bat nola orai.
Goraintziak berriro.
Kabo Hiria (Hego Afrika), zapatua 10 iraila 2006.
At 20:54, Kepa Diegez said…
Goraintziak, Erramun!
A zelako inbidia emoten dostazun!
Ondo pasa eta segi bizkor!!
Argitaratu iruzkina
<< Home