EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/05/10

Hego-ekialdeko haizearen arnasa biguna

“http://tkdonline.free.fr/path=/general/Poomsee/LE20TONNERRE.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Egunotako aro egonkorrarenak egin duela ematen du. Izan ere, goizeko amilena -praka zaharren bila dabilena- orduak joan, orduak etorri, ipar haize bilakatuko zaigu ezari-ezarian. Hori dela-eta, bi haizeen talkaren ondorioz, baliteke barrualdetik hasita ekaitzen bat sortzea, baina ez dirudi inondik inora itsasalderaino iristeko asmorik duenik. Hala eta guztiz ere, iragarpen guztien arabera, datozen egunetan, ekaitzak eratzeko joera handiagotuko da eta gehientsuenetan jazoten den moduan, ostirala izan liteke egunik ekaiztsuena. Euskal Herrian zein egunetan jotzen duen gehien ortzia dela-eta, estatistika egin beharrean gaude, ze, gure mitologian hain erroturik egotea Marik bere bikotekidearekin barikuetan bat egiten duenetan ekaitzak sortzen direlako kontua ez daiteke kasualitate hutsa izan. Lepo egingo nuke ostiraletan gertatzen direla erauntsi gehien.

1 Comments:

  • At 18:33, Anonymous Anonimoa said…

    Ostiraletako ekaitzarena aurreko batean esan zuen Andoni Aizpuruk ere telebistan. Pello Zabalak esplikatu beharko digu, zeren eta nondik harrapatu handirik ez baitzaio ikusten. Ez bada kristauek haragia ezin jan izanarekin lotuta dagoela (Jainko potoloa zeruetatik amenazoka dinbirri- danbarra, "jantzazue makailua, bekatoros ahalenok!"). Ala euskaldunon erditsuok-edo musulman izan ginen garai zaharretako oroitzapena dela behar dugu pentsatu? Ekaitza baldin bazen porkojones jai egin behar...

    Ez dakit bada ostiraletako ekaitzen kontu horrek horoskopo txepelaren antza handiegia ez ote duen.

    Tomax.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------