EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/12/19

Hotza, hotza, hotza...eta hozmina!

“http://www.gasolinealleyantiques.com/cartoon/images/Disney/cold-sitinbreeze.JPG” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Atzo Bertso Exhibition Center-en ikusitakoak denok poztu eta berotu bagintuen ere, badirudi gaurtik aurrera, asteon, behintzat, mukiak gogortu samarturik izango ditugula. Hotza dakar eta ez nolanahikoa. Izan ere, aspaldiko partez egonkortasunera jo du aroak eta horrek badakigu zer ekarri ohi duen: zeruak oskarbi eta lurreko beroa egurats aldera gauez, beraz, hoztu egin behar du. Hortaz, hotza mintzagai dugula, usu erasan eta gorputzeko zenbait atal hotzez minduta geratzen dira. Aurreko batean, eskuak alatu plazaratu genuen eta gaur hozmina, hau da, hotz handiak atzamarretan eragindako mina.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------