EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/11/24

Blogs & Beers 2.0 Bilbon igandean, azaroak 27

“http://www.pyramidbrew.com/images/bottles_2005/snow_cap.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Euskal blogarien 2. topaketa antolatuko du irratia.com irrati-bitakorak bere V. urteurrenaren zuzuan Bilboko Kafe Antzokian. Azaroaren 27an (igandea), arratsaldeko zazpietatik aurrera blogari euskaldunen topaketa informala izango dugu, garagardo batzuk hartu bitartean gure kontuez jarduteko. Xabier Mendiguren Elizegik bertan aurkeztuko du blogeko testuekin osatu duen liburua eta bertan bere bitakora aurkeztuko duen Noizpop DJak girotuko du topaketa.
Mezu hori zabaldu da han-hemenka euskal blogosferan. Eguraldia lagun ahaleginduko naiz joaten: Izan ere, etxetik 15 minutura baino ez dut Bilboko Kafe Antzokia. Iganderako aro iragarpenak oso baikorrak ez badira ere, Antzokiaren barruan ondo aterpeturik izango garenez, ez dut uste zerua buruaren gainera jausiko zaigunik. Ez horixe! Bertan elkartuko gara Snow cape birra lagun?

2 Comments:

  • At 21:37, Blogger Patxi said…

    Aupa Kepa!

    Ze ilusioa, soundblox kajatxoa beste blog batean ikustea!

    Zalantzaren bat badaukazu, esan! Aterako det denbora nunbaitetik.

     
  • At 10:41, Anonymous Anonimoa said…

    Han egingo dugu topo, bada, aterpean eta garagardoa (edo salda beroa) eskuan. Eguraldia nahiko eskasa izango dela dirudi, ezta?

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------