EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/11/07

Bideoak blogetan txertatzeko jarraibidea

“http://www.transportcafe.co.uk/image10/tube_clouds_girder.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

"TUBE CLOUDS"

Zuetariko batzuek zera galdetu didazuenez gero, ea nola demontre txertatu dudan bideoa blogean erabaki dut horretaz artikuluxka berezia idaztea. Lehenengo eta behin autodidakta eta "internet-murgilaria" -ez, nabigatzailea- naizela esan behar dut eta ez naizela oso iaioa kontu teknikoetan beraz, neure hitzez azalduko dizuet. Honela egin dut:

1. Bideoa grabatu: orain dela 3 aste "lur bidezko telebista digitala" ikusteko USB tramankulutxua erosi nuen ebay-en 60 bat euroan. Ordenagailu eramangarrian instalatu eta ohiko telebistak ikusten dira eta zenbait irrati entzun ere bai. Hori dela-eta, erreportajea zuzenean grabatu nuen. Aparailuak mepg2 formatoan garbatzen du, hau da, 4 minutu-> 90 mega, gutxi gorabehera. Nire ustez, mega larregi zirenez gero, "DivX converter" programaren bitartez, divx formatora pasatu nuen, guztira 36 mega.

2. Amaraunera eraman: "You tube" webguneak dohainik eskaintzen du bideoak "on-line" jartzea. Horretarako norberak izena eman behar du "sign up" delako horretan. Behin izena emanda has gaitezke bideoak gora eramaten, "upload". Horretarako zenbait fitxa bete behar dira.

3. Blogean txertatu: Nahi dugun bideoa "on-line" eduki eta gero, beste leiho batean bideoari dagozkion html kodeak kopiatu eta blogari dagokion artikuluaren leihoan itsasi egin behar dira, hau da, ohiko "copy-paste", "corta-pega" edo "ebaki-itsatsi". Hasieran arazoak izan nituen, izan ere, lehenengo bideoa txertatu eta gero artikuluxka idatzi eginda, errorea ematen zidan, baina gero alderantziz eginda, lehendabizi artikuluxka idatzi eta gero bideoa txertatu, Blogger-ek onetsi egin zidan. Nolanahi ere, probak egin egin behar dira ea zer gertatzen den, lehengo aldian nioenez "esperimentuak" egiten nabil eta.

Hauxe da guztia. Segur asko beste webgune batzuk eta beste hamaika bide izango dira baina, nik horixe aukeratu dut. Balioko dizuelakoan....
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------