Zenbait hodei mota

Irailaren azken astelehen nagitsu honetan zeri ekin ez nekiela hara non topatu dudan Eibarko Asier Sarasuaren blogean EtnoMet-i bete-betean datxekion artikuluxka bat: tripaki-laiñuak eta eztul-haixiak. Azkuek honela dio tripaki lainoei buruz:
Nubes precursoras de vendabal; su forma es de terreno layado”. B-Ipazter, Markina. Azkue. Hiztegia.
Beraren blogean adierazi diodanez Azkuek beste hitz bat ere badakar: "laiatu".
2 Comments:
At 20:02,
Anonimoa said…
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
At 12:37,
Anonimoa said…
Arraioa, Kepa. Lehen nahikoa ez genuen spam postarekin eta orain iritsi zaizkigu spam... nola deitu zizare hauei? Spam blogariak? Blog-spamak? Zabor-blogak? Luistxo Fernandez, Anjel Lertxundi eta enparauen aportazioen zain egon beharko.
Edonola ere, espamlari horiek arrak izan behar dute. Beren espermak eta espamak mundu osoan barreiatzeko obsesio horrekin.
Tomax.
Argitaratu iruzkina
<< Home